Gizartea -

Trafikoa

Mozkor eta baimenik gabe, hainbat ibilgailuren aurka jo du, Irunen

Gizon batek gidatzen zuen autoak gutxienez aparkatutako hiru ibilgailurekin talka egin du.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

29 urteko gizona atxilotu dute Irunen (Gipuzkoa) bere autoak aparkatutako hainbat ibilgailuren aurka jo ostean. Mozkor eta baimenik gabe zegoen.

Herrizaingo Sailak aditzera eman duenez, gidari bat alde zaharrean era arriskutsuan gidatzen zegoela jakinarazi dio herritar batek Ertzaintzari.

Antza, auto horrek bertan aparkatuta zegoen beste ibilgailuren batekin talka egin eta aurrera egin du. Ertzainek geldiarazi aurretik, beste bi auto jo ditu.

Agenteak bertaratu direnerako, autoak kolpe handia zuen eta gidaria mozkor zegoen. Gainera, epailearen aginduz gidabaimena kenduta zuela jakin dute. Hori dela eta, atxilotu egin dute, bideko segurtasunaren kontrako delitu bat egotzita.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea