Gizartea -

Atxiloketa Meñakan

Atxilotu bat Meñakan, Plentziako sukurtsal batean lapurreta egitea egotzita

Halaber, bigarren pertsona bat inputatu du Ertzaintzak, lapurraren konplizea delakoan. Atxilotua, 56 urteko meñakarra, epailearen aurretik igaro da.

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ertzaintzak 56 urteko gizonezko bat atxilotu zuen atzo Meñakan, Plentziako sukurtsal batean ekainean egindako lapurretaren ustezko egilea delakoan.

Lapurreta ekainaren 23an gertatu zen. Aurpegia estalita zuen gizonezko bat sukurtsal batean sartu zen, eta bertan zeuden hiru langile eta bezero bat pistola batekin mehatxu zituen, kutxan zegoen dirua eman ziezaioten. Dirua hartu, eta bertatik ihes egitea lortu zuen lapurrak.

Susmagarri hori atxiloketaz gain, Ertzaintzak beste pertsona bat inputatu du, lapurrari ihes egiten lagundu izana egotzita. Izan ere, finantza erakundearen atarian auto bat zain zuen lapurrak.

Atxilotua atzo igaro zen Getxoko guardiako epailearen aurretik.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Ertzaintza Azken ordukoa Bizkaia Delituak bideoak Gizartea bideoak Plentzia argazkiak Gaurko azken orduko albistea