Gizartea -

Araba

Arabako lau anbulantziatako gurpilak zulatu dituzte

Azpikontratatutako enpresen kontrako salaketak jarri dituzte anbulantzien sektoreko langileek, beren lan baldintzak errespetatzen ez dituztela argudiatuta.

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Arabako Larrialdiak enpresako lau anbulantziatako gurpilak zulatu eta pintadak egin dituzte, goizaldean, lurraldeko hainbat udalerritan. Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak gaur jakinarazi duenez, anbulantziak kalean aparkatuta zeuden.

Eraso horietan Zanbranan (bat), Legution (bat) eta Gasteizen (bi) zeuden anbulantziak kaltetu dituzte, baina goizeko zortzietarako erabiltzeko moduan zeuden berriro ere.

Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak erasoa arbuiatu ditu eta kezka agertu du. Oraindik ez dago argi erasoen atzean nor dagoen eta ez du ezer aurreratu nahi izan.

Arabako anbulantzien sektoreko langileen lan gatazka luzea izaten ari da denborari dagokionez. Ildo horretan, langileek azpikontraten aurkako salaketak jarri dituzte, beren lan baldintzak errespetatzen ez dituztela argudiatuta.

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Araba Gizartea Gasteiz albisteak Gaurko azken orduko albistea