Gizartea -
Trafikoa
N-622 errepideko zirkulazioa eten dute pneumatikoekin, Gasteiztik gertu
Pneumatikoak jarri dituzte bidean, eta su eman diete; ondorioz, bi erreiak erabat itxita egon dira ia ordu erdiz, eta ilarak sortu dira.
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Ezezagunek pneumatikoak jarri dituzte N-622 errepidean, Gasteiztik gertu, eta su eman diete; ondorioz, bi norabideetan zirkulazioa etenda izan da ia ordu erdiz. Hori dela eta, ilara luzeak sortu dira.
Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez, erasoa 06:20an gertatu da, Bilbo eta Gasteiz lotzen dituen errepidean, Zigoitia udalerrian.
Zirkulazioa bi norabideetan eten dute ia ordu erdiz, eta sua itzali eta bidea garbitu arte egon da itxita. Dena den, 07:45erako ireki dute berriro.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea