Gizartea -
Zirkulazioa
Ireki dute Deskargako gaina
Zama berezia zeraman kamioi batek karga galdu du Antzuola parean eta Ertzaintzak portua ixtea erabaki du. Auto-ilara handiak sortu dira eta oraindik oso mantsoak dira autoen joan-etorriak.
Erredakzioa
Zama berezia zeraman kamioi batek istripua izan du eta karga galdu du Antzuola parean, GI-632 errepidean, eta Ertzaintzak Deskargako gaineko zirkulazioa ixtea erabaki du, izan ere, ibilgailua ez atzera ez aurrera geratu da. Ordubete geroago, ordea, kamioia bidetik kentzea lortu dute eta bi erreiak ireki dituzte.
Dena dela, errepidea itxita egon den bitartean sortutako auto-ilarak oso handiak zian direnez, auto-ilarak daude oraindik eta autoen joan-etorriak oso mantsoak dira.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea