Gizartea -

Emakumeen aurkako indarkeria

Sexu-erasoa salatzeko elkarretaratzea egin dute ehunka lagunek Lizarran

Neska batek bortxaketa salatu zuen ostiralean. Elkarte feministek, Udalaren babesarekin, deitutako protesta izan da. Nafarroako Gobernuak ere erasoa "sendo" gaitzetsi du.

Ehunka bizilagun elkartu dira Lizarran erasoa errefusatzeko. Argazkia: EiTB
Ehunka bizilagun elkartu dira Lizarran erasoa errefusatzeko. Argazkia: EiTB
Ehunka bizilagun elkartu dira Lizarran erasoa errefusatzeko. Argazkia: EiTB

EITB.EUS

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ehunka herritarrek bat egin dute Lizarrako elkarte feministek deitutako elkarretaratzearekin neska batek pairatutako sexu-erasoa gaitzesteko asmoz. Hitzordua igande honetako 20:00etan izan da, udalerriko Foru Plazan. Horrelako jazoerak ez dituztela "onartuko" ohartarazi dute Lizarrako bizilagunek.

Foruzaingoaren aurrean 21 urteko emakumezko batek ostiralean salatu zuenez, Lizarrako jaietan bortxatua izan zen. Erasoa egotzita, 23 urteko gizonezko bat atxilotu dute, eta epailearen aurrera eraman ostean, aske geratu da, kargupean. Biktimarekiko 200 metroko urruntze-agindua ezarri diote.

Nafarroako Gobernuaren gaitzespena

Nafarroako Gobernuak, Berdintasunerako Nafarroako Institutuaren bitartez, eraso sexuala "sendo" gaitzetsi du ohar baten bidez. Gainera, herritarrak animatu ditu emakumeen aurkako indarkeria salatzen jarraitzera eta "jokaera sexisten aurkako jarrera aktiboa" izatera.

------------------------------------

Tratu txarrak pairatzen badituzu edo kasuren bat ezagutzen baduzu, kontuan hartu gida honetako aholkuak edota deitu telefono hauetako batera: 900 840 111 (Euskadin) edo 016 (Estatu osoan); doakoak dira eta ez dute arrastorik uzten fakturan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Tratu txarrak Espainian Nafarroa Gizartea bideoak Indarkeria matxistaren biktimak Gaurko azken orduko albistea Lizarra