Gizartea -

Emakumeen aurkako indarkeria

Gizonezko batek bikotekidea hil du Tenerifen

Gertaera larunbatean jazo da, eta Poliziak gaur baieztatu duenez, genero-indakeriarekin lotutako kasua da. Ustezko hiltzailea atxilotuta dago.

AGENTIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Polizia Nazionalak baieztatu duenez, larunbat honetan Tenerifen izandako 38 urteko emakumezko baten heriotza genero-indarkeriarekin lotutako kasua da. Ikerketaren arabera, 39 urteko gizonezko batek hil du, bikotekideak. Ustezko hiltzailea atxilotuta dago.

Hilketa larunbatean izan omen zen, Barranco Grande udalerriko El Draguillo kalean kokatutako etxebizitza batean, 08:00ak aldera. Larrialdietarako Zerbitzuek erasoaren berri jaso zutenean, Polizia Nazionala, Udaltzaingoa eta anbulantzia medikalizatu bat mobilizatu zituzten.

Emakumezkoa etxebizitza barruan aurkitu zuten, eta hainbat kolpe zituen, horietako bat buruan. Gorpua Auzitegiko Medikuntza Institutura eraman zuten, autopsia egitera.

Ustezko hiltzailea Maiatzaren Hiruko Polizia-etxera eraman zuten, atxilotuta, eta astelehen edo asteartean eramango dute epailearen aurrera. Tenerifen jazotako laugarren hilketa matxista da.

---------------------------------------

Tratu txarrak pairatzen badituzu edo kasuren bat ezagutzen baduzu, kontuan hartu gida honetako aholkuak edota deitu telefono hauetako batera: 900 840 111 (Euskadin) edo 016 (Estatu osoan); doakoak dira eta ez dute arrastorik uzten fakturan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Indarkeria matxista Delituak azken ordukoa Gizartea Indarkeria matxista Eguneko albisteak Matxismoa Kanariak