Gizartea -

Hasiera ekitaldia

EHUko 2010-11 ikasturtea hasi da

Ekitaldiaren buru Patxi Lopez lehendakaria eta Iñaki Goirizelaia errektorea izan dira.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Euskal Herriko Unibertsitateak (UPV-EHU) 2010-11 ikasturteari hasiera emateko ekitaldia ospatu du, eta ekitaldiaren buru Patxi Lopez lehendakaria eta Iñaki Goirizelaia errektorea izan dira.

Unibertsitateko idazkariak, Eva Ferreirak, aurreko ikastaroaren laburpena egin ondoren, Alberto Lopez Basaguren irakasleak eta Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerkuntza sailburuak, Isabel Celaak, ere hartu dute parte.

Halaber, Arantza Quiroga Eusko Legebiltzarreko presidentea, Juan Luis Ibarra Euskal Autonomia Erkidegoko (EAE) Justizia Auzitegi Nagusiko presidentea, eta EAEko beste bi unibertsitateen arduradunak: Deustuko Unibertsitateko errektorea, Jaime Oraa, eta Mondragon Unibertsitateko errektorea, Iosu Zabala, bertan egon dira.

Lehendakariak bere hitzaldian esan duenez, gizarteak unibertsitatea "behar" du, profesionalen gizaldi berria sortzeko eta EAEko sistema osora transmitituko dituen ezagutza berriak "sortu eta zabaldu" ahal izateko.

Helburu horren harira, Eusko Jaurlaritzak "eskaini dezakeen laguntza guztia" emango du, baina zehaztu duenez, "gizarteak unibertsitatearen eskura jartzen dituen errekurtsoen erabileran eraginkortasuna eta efikazia eskatuko du".

Ikasketa eskaintza

Isabel Celaa Hezkuntza sailburuak EHUko ikasturte honetako ikasketa eskaintzei buruz hitz egin du; Goi Mailako Irakaskuntzaren Europako Esparrura egokituak daude dagoeneko. Horren esanetan, bere sailak "titulazio bakoitzaren eskaeraren segimendua egingo du eskaintzara egokitzeko".

Celaak esan duenez, zenbait titulazio"desagertuko" dira horren eraginez. Esparrura egokitzeko prozesua hasi zenetik, instantzia akademikoen eta ikasleen instantzien bidez asko kritikatu duten aspektua da.

Errektoreak, berriz, euskarari buruz hitz egin du gehien bat eta zoriondu egin da EHUk unibertsitate mailako hizkuntzan bihurtu duelako. Era berean, unibertsitatea hizkuntzak "pertsonak elkartzeko aitzakia izateko, eta ez banatzeko edo haserrea eragiteko" lan egiten ari dela azpimarratu du.

EHUk ikerketan egin duen apustuari buruz ere hitz egin du. Produkzio zientifikoaren handitzea suposatzen du, eta esan duenez, horrek instituzioa Estatuko unibertsitateen artean hamaikagarren postuan kokatzea eragin du.

Indartzeko beste puntu bat, internazionalizazioa da, "ez mugikortasunari begiratuz, baizik eta nazioartean onartutako irizpideekin neurtutako unibertsitateko jarduera guztiei bideratzeko".

Gai horren inguruan, Nazioarteko Bikaintasuneko Campusaren Euskampus proiektu estrategikoa aipatu du. Horren estatu eremuko lehen ebaluazio fasea "bikaina izan da", esan du Goirizelaiak.

Ekitaldi hau hasi baino lehen, unibertsitateko irakasle eta ikasle batzuek EHUkoAreto Nagusiaren ate aurrean bildu dira "Euskal ikasle presoak. Ikasteko eskubidearen alde" esaldia zuen pankarta batekin.

Bertaratutakoek, Arantza Urkaregi Bilboko ezker batuko zinegotzia barne, ere presoen argazkiak zeramatzaten.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea