Gizartea -
Ezbeharra
Bi haur harrapatu dituzte Gasteizko kale batean, 9 orduko tartean
Horietako batek, 11 urtekoak, zauri larriak izan ditu eta Santiago Ospitalean dago. Ezbeharrak Zumakadi Ibilbidean gertatu dira.
Erredakzioa
Bi haur (11 eta 8 urtekoak) harrapatu zituzten atzo Gasteizko Zumakadi Ibilbidean, bederatzi orduko tartean.
Udaltzaingoak jakitera eman duenez, goizeko bederatziak inguruak gertatu zen lehenengo harrapaketa, Zumakadi Ibilbidea eta Izardui Komandantearen kalea gurutzatzen diren puntuan.
Udaltzaingoa gertatutakoa ikertzen ari da, izan ere, Santiago Ospitalean ingresatu zuten haurra zauri larriekin eta osasun-zentrotik eman zioten abisua.
Bigarren harrapaketa 18:30 aldera izan zen, aipatu Ibilbideak Alberto Schommer kalearekin bat egiten duen puntuan.
Zortzi urteko neskatila zen biktima eta aipatu ospitalera eraman zuten zauri arinekin.