Gizartea -
Afrika
Beste pauso bat eman dute tximinoen eta gizakien arbaso komuna aurkitzeko
Duela sei eta zazpi milioi urte artean Afrikan bizi zen gure eta tximinoen arbaso komuna, eta duela 13 milioi urteko burezur bat topatu dute orain.
agentziak | erredakzioa
Nazioarteko zientzialari talde batek duela 13 milioi urteko primate baten burezurra aurkitu du Kenyan, eta litekeena da egungo tximinoen eta gizakien arbaso komuna aurkitzeko zantzuak ematea, Nature aldizkarian argitaratutako ikerketaren arabera.
AEBko Turkana Basin Institutek eta De Anza Collegek egindako ikerketa "hein handi batean osorik" dagoen tximino haur baten burezur fosilduan oinarritu da, adituek azaldu dutenez.
Egungo primateen artean, gizakia, eboluzio ikuspegitik, txinpantzetik, gorilatik, orangutanetik eta giboitik dago gertuen.
Horren harira, tximinoekin komunean dugun arbasoa Afrikan bizi izan zen duela sei edo zazpi milioi urte, eta aurkitu dituzten fosilak aztertuta jakin dute adituek gizakien eboluzioa zein izan den.
Hala eta guztiz ere, oso gutxi dakite arbaso komunaren inguruan, fosil gutxi daudelako egoera onean.
Kenyan aurkitu berri duten burezurrak, baina, baliteke gauza asko argitzea. 'Alesi' izena jarri dioten fosila Napudet inguruan topatu dute, Turkana lakuaren mendebaldean.