Gizartea -

Gobernu Kontseilua

Gizarte Zerbitzuen Goi Ikuskaritza arautuko duen dekretua onartu dute

Organo horrek Euskadiko gizarte-zerbitzuei buruzko analisiak, ikerketak eta azterlanak egingo ditu sistemak oro har modu zuzen eta orekatuan funtzionatzen duela egiaztatzeko.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Eusko Jaurlaritzak Gizarte Zerbitzuen Goi Ikuskaritza arautuko duen dekretua onartu du gaur. Sistemak oro har modu zuzen eta orekatuan funtzionatzen duela egiaztatzeko Euskadiko gizarte-zerbitzuei buruzko analisiak, ikerketak eta azterlanak egingo dituen organoa (Gizarte Zerbitzuen Legean dago jasota) izango da.

Gizarte Zerbitzuen araudia betetzen dela egiaztatzeko, Goi Ikuskaritzak bisitak egin ahal izango ditu Gizarte Zerbitzuen Euskal Sistema osatzen duten titulartasun publikoko zentroetara, itunpekoetara, kontratatuetara eta hitzartutakoetara, baita sistema horretan parte hartzen duten gizarte-zerbitzuen erakunde pribatuetara ere. Halaber, zitazioak egin ahal izango dizkie arduradunei haien egoitzetara joateko, ikerketarako beharrezkotzat jotzen dituen dokumentuak eskatu ahal izango ditu, eta beharrezkotzat jotzen dituen beste edozein jardun egin ahal izango du.

Goi Ikuskaritzan lan egiten duten funtzionarioek agintari publikoen izaera izango dute ondorio guztietarako, eta agintarien eta beharrezkotzat jotzen dituzten guztien laguntza eta lankidetza eskatu ahal izango dute.

Jaurlaritzak Goi Ikuskaritzari buruzko dekretua onartu izana urrats handia da Gizarte Zerbitzuen Euskal Sistema berriaren zutabeak sortzeko zereginean.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea