Gizartea -

Zortzi asteko zigorra

George Michael espetxeratu dute, drogen eraginpean gidatzeagatik

Bere autoak argazki denda baten kontra bete-betean jo zuen, uztailean.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

George Michael abeslaria espetxeratu dute, eta zortzi asteko zigorra bete beharko du. Drogen eraginpean gidatzeagatik atxilotu zuten uztailean. Izan ere, autoak argazki denda baten kontra bete-betean jo zuen.

Orain dela hilabete bat baino gutxiago, Michaelek (47 urte) erruduna zela eta cannabisa zuela aitortu zuen gaur epaia eman duen Londreseko auzitegiaren aurrean.

Epaileak, Robin McPheek, sei hilabeteetan gidatzea debekatu dio abeslariari. Esan zuenez, aitortu zituen delituak larriak ziren eta horiengatik espetxera joateko aukera zuen.

Wham! taldearen kide ohiak (Georgios Panayiotou da bere izena) droga kontsumoan historia luzea du, eta 2007ko maiatzan drogen eraginpean gidatzeaz erruduna zela aitortu zuen. Horregaitik agintariek bi urtez kendu zioten gidabaimena.

Michaelek ezagutzera eman zuenez, iraganean medikamentuen mendean zegoen eta maiz cannabisa kontsumitzen du.

Abeslariaren arabera, egunean 25 porro erretzen zituen, baina The Guardian egunkarian egindako elkarrizketa batean esan zuenez, azkenaldian kontsumoa murriztu du eta orain "egunean zazpi edo zortzi" erretzen ditu.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea