Gizartea -

EZBEHARRA

Cascanteko 11 urteko neskato bat hil da auto istripu batean, Errioxan

Biktimaren ahizpa (6 urte) eta bien aita (49 urte) zauritu dira istripu berean.

Cascanteko 11 urteko neskato bat hil da Calahorran, zirkulazio-istripuz

0:31

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Cascanten (Nafarroa) bizi zen hamaika urteko neskato bat hil da gaur N-232 errepidean, furgoneta batek eta kamioi batek aurrez aurre jota, Errioxako Gobernu Ordezkaritzak jakitera eman duenez.

Istripu berean, biktimaren ahizpa (6 urte) eta furgoneta gidatzen zihoan bien aita (49 urte) zauritu dira. Kamioian zihoazen bi bidaiariak, berriz, onik irten dira.

Hildakoaren ahizpa larri dago, eta Nafarroako Ospitalegunera eraman dute. Aita, berriz, Logroñoko San Pedro Ospitalera eraman dute.

Familia Cascanten bizi denez, Nafarroako larrialdi zerbitzua ari da laguntza psikologikoa kudeatzen.

Ezbeharra 09:26 aldera gertatu da N-232 errepideko 358. kilometroan. Errepidea itxi behar izan dute, galtzada erabat garbitu arte.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Trafiko Istripuak Albisteak Nafarroa Gizartea Gaurko titularrak Gaurko azken orduko albistea Errioxa