Gizartea -

Gertakizuna

Beste preso bat hil da Langraizeko kartzelan

Espetxe Zuzendaritzak ziurtatu du "berez" hil dela. Aurten Langraizen hil den hirugarren presoa da.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Langraizeko kartzelan (Araba) preso zegoen pertsona bat hilik aurkitu zuten igandean haren ziegan, Espetxe Zuzendaritzaren iturriek EFEri baieztatu diotenez.

Igandean bertan, presoak zenbatzen ari zirela, ohartu ziren heriotzaz.

Espetxe Zuzendariak ez du zehaztu nor den hildakoa, ezta haren sexua edo adina ere.

Oraindik ez diote egin autopsia gorpuari, baina presoa "berez" hil dela ziurtatu dute aipatu iturriek.

Aurten Langraizen hil den hirugarren presoa izan da. Aurreko bi heriotzak urtarrilaren 19an eta uztailaren 11n jazo ziren.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea