Itxi

Gizartea

Urtebetean

Bartzelonak legez kanpoko 2.332 etxebizitza turistiko ixtea agindu du

Agentziak | Erredakzioa

Aurten, Udalak 6.107 diziplina-espediente ireki dizkie legez kanpoko etxebizitzetako jabeei. Horietatik 3.473ri zigorra ezarri die.

  • Etxebizitzak Irudia:EITB

    Etxebizitzak Irudia: EiTB

2016ko uztailetik, Bartzelonako Udalak 2.332 etxebizitza turistiko ixtea agindu du, horietatik 744k dagoeneko jarduera eten dute, eta beste 145 zigilatu egin dituzte.

Erabilera turistikoko etxebizitzen planari buruzko datuak eman ditu Udaletxeak astearte honetan, sektorea zuzentzea eta legez kanpoko eskaintzarekin amaitzea du helburu.

Aurten, Udalak 6.107 diziplina-espediente ireki dizkie legez kanpoko etxebizitzetako jabeei. Horietatik 3.473ri zigorra ezarri die.

Legez kanpoko etxebizitzak aurkitzeko garaian, Udalak “bistaratzaile” talde bat sortu du, hasiera batean 20 pertsonek osatzen zuten, baina maiatzetik 40ra igo da kopurua. Sarean eta lurrean bertan frogatzen dute ea bitartekari moduan diharduten Interneteko plataformetako helbideak bat datozen errealitatearekin, eta legez kanpoko etxebizitzak aurkitzen dituzte.

Duela hiru hilabete “bistaratzaile” kopurua bikoiztu zenetik, Interneten argitaratutako baimenik gabeko 3.300 iragarpenen jarraipena egin dute. Halaber, 1.157 bisita egin dituzte, eta legez kanpoko 630 apartamentu aurkitzea ahalbidetu die. Jabeek 60.000 eurorainoko zigorrak izan ditzakete, baimenik ez izateagatik.

Modu berean, sektore honetara zuzendutako udal ikuskarien kopurua handitu du, eta halaxe jarraituko du, datorren urterako aurreikusitako 110ak lortu arte.

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena