Gizartea -

Istripua

Txirrindulari gazte bat hil da Errenterian, kamioi batek harrapatuta

Biktima, 23 urteko multil bat, AP-8 autobidetik zihoan kamioiak harrapatu duenean. Gaur goizaldean jazo da ezbeharra.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Hogeita hiru urteko mutil bat hil da gaur goizaldean AP-8 autobidean, Errenteria (Gipuzkoa) parean, bizikletan zihoanean kamioi batek harrapatuta, Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Sailak informatu duenez.

Ezbeharra 03:00ak aldera jazo da, saihesbide berrian, Frantziarako noranzkoan. Oraindik, baina, ez dago argi zer dela eta gertatu den.

Txirrindularia istripua izan den tokian bertan hil da, Osakidetzak baieztatu duenez.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea