Gizartea -

Gertakaria

Gizon bat zauritu da Bilbo erdigunean izandako sute batean

Zauritua ez dago larri, baina Basurtuko Ospitalera eraman dute kea arnasteagatik intoxikatuta. Herrizaingo Sailak jakinarazi duenez, kandela batek piztu du sutea.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

39 urteko gizonezko bat intoxikatu da gaur bere etxebizitzan izandako sutean kea arnasteagatik, Bilbon, Udaleko iturriek jakitera eman dutenez.

Sua 17:30 aldera piztu da Concha Jeneralaren 11.eko 8. solairuan, oraindik argitzeke dauden arrazoiak medio, eta kalte nabarmenak eragin ditu etxebizitzako sukaldean eta egongelan. Sua piztu denean hiru pertsona zeuden etxe barruan, gizonezko bat, emakume bat eta adin txikiko neska bat.

Kearen ondorioz, gizonezkoa intoxikatu egin da eta Basurtuko Ospitalera eraman dute. Emakumea eta haurra ez dira zauritu, aipatu iturriek zehaztu dutenez.

Sutea izan den lekuan suhiltzaileetako kamioia eta DYAren anbulantziak bertaratu dira.

Herrizaingo Sailaren esanetan, "badirudi" kandela batek piztu duela sua.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea