Gizartea -
Donostialdea
Donostiako metroak geltokia izango du Altzan, 25 metroko sakoneran
Garraio sailburuak eta Gipuzkoako hiriburuko alkateak azpimarratu dute 21.500 erabiltzaile baino gehiago izango dituela eta 40 hilabete barru izango dela martxan.
EuskoTrenek geltoki berria izango du Donostiako Altzan, 25 metroko sakoneran, eta 21.500 erabiltzaile baino gehiago izango ditu, Iñaki Arriola Garraio sailburuak eta Odon Elorza Gipuzkoako hiriburuko alkateak jakitera eman dutenez.
Arriolak eta Elorzak Herrera eta Galtzalaborda Euskotrenen linearen zatiketari buruz egin duten ikerketaren berri eman dute, eta Pasaian eta Altzan bi geltoki berri egingo dituztela baieztatuta geratu da.
Aipatu ikerketaren arabera, lur azpian joango den trenbide bikoitzeko hiru kilometroak egiteko 126 milioi euroko inbertsioa egingo dute eta 40 hilabete barru amaituko dituzte lanak.
Altzako geltokiarekin, biztanle ugari dituen auzo horrek trenez bidaiatzeko aukera izango du, orain ez baitute, eta geltoki bera Donostialdeko Metroaren parte izango da.
Hasiera batean geltokia 55 metroko sakoneran eraikitzea pentsatu bazuten ere, gaur aurkeztu duten azterketaren txostenean 25 metrotan egiteko aukera aurkitu dute.