Gizartea -

Ezbeharra

Gizonezko bat hil da Bizkaiko itsaslabar batetik erorita

Gertakaria Muskizeko Arena hondartzatik hurbil dagoen labarrean jazo da. Biktima, 50 urtekoa bera, Gasteizen bizi zen.

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gizonezko bat, 50 urtekoa eta Gasteizko bizilaguna bera, hil da arratsalde honetan Muskizeko Arena hondartzatik hurbil dagoen itsaslabar batetik behera erorita, Ertzaintzak jakitera eman duenez.

Ezbeharra 18:30 inguruan jazo da. Gurutze Gorriko salbamendu taldea bertaratu da eta gizonezkoa erreskatatu dute. Zierbenako portura eraman dute, baina ezin izan dute ezer egin haren bizia salbatzeko.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bizkaiko albisteak Hondartzak Muskiz argazkiak Eguneko albisteak