Gizartea -

Ezohiko bilera

Kataluniako Parlamentuak kohesio sozialagatik borrokatzeko deia egin du

Halaber, minutu bateko isilunea egin du, deklarazio baten irakurketaren ostean. Parlamentuak “gizartearen espiritu solidario ikaragarria” nabarmendu du.

Kataluniako Parlamentuak minutu bateko isilunea egin du. Argazkia: EiTB
Kataluniako Parlamentua
Kataluniako Parlamentuak minutu bateko isilunea egin du. Argazkia: EiTB

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Kataluniako Parlamentuak lehengo asteko Bartzelonako eta Cambrilseko (Tarragona) atentatuak gaitzetsi du, ostiral honetan egindako ezohiko bileran. Kohesio sozialagatik eta bakeagatik borrokatzeko deia egin du, eta gizarte zibilaren erantzun ?heldua? eta solidarioa goretsi du, Carme Forcadell presidenteak irakurritako manifestuaren irakurketan.

Ezohiko bilerara Ada Colau Bartzelonako alkatea, beste udalerri batzuetako alkateak, kontsul nagusiak eta segurtasun, suhiltzaile eta larrialdietako ordezkariak eta kideak joan dira. Minutu bateko isilunea egin dute, deklarazioaren ostean. Kataluniako Parlamentuak ?gizartearen espiritu solidario ikaragarria? nabarmendu du bertan.

Deklarazioak eredugarritzat jo du herritarrek, erakundeek eta zerbitzu publikoek izandako erreakzioa, muturreko larritasuna duen egoeraren aurrean, eta elkarrizketaren eta tolerantziaren baloreetan sakontzearen alde egin du. ?Estremismo erradikalen? prebentziorako lana gauzatzearen alde ere agertu da; Parlamentuak terrorismoaren aurkako borrokan prebentzio horren eraginkortasuna hobetzeko lan egiteko konpromisoa hartu du.

?Terroristen azken helburu gaitzesgarria beldurra eta gorrotoa sortzea da atentatua egiten duten gizartean, eta askatasuna edota ezberdintasunarekiko errespetua bezalako oinarrizko baloreak suntsitzea?, beraz, garrantzitsua da Kataluniako gizarteak atentatuen aurrean eman duen erantzun lasaia, solidarioa eta baketsua, azaldu dute deklarazioan.

Adierazi dutenez, ?demokratikoki heldua eta aniztasunaren eta askatasunaren inguruan kohesionatua den gizartearen erantzuna da?. Halaber, aniztasuna demokraziatik bakarrik babestu daitekeela ohartarazi dute, eta demokrazia gizarte anitz eta ezberdin batean bizitzeko bermea dela, eta, aldi berean, kohesionatua.

27 zauritu ospitaleratuta, horietatik sei egoera kritikoan

Ramblako atentatuko zauritu kritikoetako batek modu onean eboluzionatu du, eta azken orduetan arriskutik irten da, beraz, egoera kritikoan dauden zaurituak sei dira. Azken alta medikoen ostean, 27 pertsona daude ospitaleratuta.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Katalunia Bartzelona argazkiak Atentatuak Gizartea albisteak Jihadismoa hoy Gaurko azken orduko albistea