Gizartea -

Istripua Lizarran

Hiru urteko haur bat hil da, etxe bateko seigarren solairutik erorita

Zorigaiztoko gertaera 12:00ak baino lehen jazo da San Veremundo kaleko etxebizitza batean.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Hiru urteko haur bat hil egin da Lizarran, etxe bateko lehen solairutik erorita, EITBk jakinarazi duenez.

Istripua 11:54ean jazo da Nafarroako herri horretako San Veremundo kaleko etxebizitza batean.

Auzoko batzuk gertatutakoa ikusi eta SOS Nafarroara deitu dute. Nafarroako Larrialdietarako Agentziak anbulantzia bat bidali du bertara eta hasiera batean haurra Lizarrako Garcia Orcoyen ospitalera eraman dute. Ondoren, Nafarroako Ospitalera eraman dute, oso larri.

Erorketaren ondorioz, haurrak hainbat kolpe handi hartu ditu eta ebakuntza egin diote Nafarroako Ospitalean. Handik, gutxira, hil egin da.

Poliziaren talde judizialak gertatutakoa ikertzen jarraitzen du eta, Nafarroako Gobernuaren arabera, litekeena da erorketa zorigaiztoko istripu bat izatea.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Gizartea