Gizartea -

Istripua

11 urteko mutiko bat erreskatatu dute Bermeon, kai-muturreko blokeetan

Blokeetara jausi arren, onik dago adingabea, baina badaezpada Gernikako ospitalera eraman dute.

Erreskatearen unea. Argazkia: SOS Deiak
11 urteko mutikoaren erreskatea. Argazkia: SOS Deiak
Erreskatearen unea. Argazkia: SOS Deiak

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Kai-muturreko hormigoizko blokeetara jausi den 11 urteko mutiko bat erreskatatu behar izan dute bart Bermeon, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez. Zorionez, umeak ez du zauri larririk izan. Istripua 21:00ak baino minutu batzuk lehenago jazo da, lagunekin jolasean zegoen mutiko bat hormigoizko blokeen artera erori denean. Ertzaintzaren mendi erreskaterako unitateko kideak, suhiltzaileak eta Bermeoko udaltzainak bertaratu dira, eta 22:30erako atera dute zulotik.

 

Zorionez, adingabea onik dago, eta ez du aparteko zauririk. Dena dela, Gernikako Ospitalera eraman dute, medikuek sakon miatzeko.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bermeo Ertzaintza Bizkaiko albisteak Gizartea bideoak Albisteak Umeak