Gizartea -
Gertakaria
Bi pertsona zauritu dira ultrarin baten istripuan, Nafarroan
Haize bolada indartsu batek hegazkin txikiari egonkortasuna galarazi dio eta tirabira egin du. Bi zaurituek ospitalera eraman dituzte eta pronostiko erreserbatua duten zauriak dituzte.
Erredakzioa
Martzillako (Nafarroa) bi bizilagun, 59 urteko gizon bat eta 20 urteko semea, zauritu dira 12:50ak aldera, Irunberriko aireportuan ultrarin batekin izandako istripu batean.
Hegazkin txikia lurreratzen ari zenean izan da istripua, eta bi bidaiariak pronostiko erreserbatua duten zauriak dituzte, Gobernu foralaren esanetan. Zaurituak Iruñeko Nafarroako Ospitalera eraman dituztela gaineratu du.
Foruzaingoaren patruila batek gertatutakoaren izapideak egin ditu, baina, Gobernuaren arabera, "haize bolada indartsu batek egonkortasuna galarazi dio hegazkin txikia lurreratu behar zenean, hau da, lurraren arrasean zenbaitetan hegan egitea eta berriro aireratu".
Lurrera gerturatu denean, haizea altxatu da eta ultrarinaren hegal batek lurra ukitu du. Horrek hegazkin txikiari egonkortasuna galarazi dio eta tirabira egin du. Bi zaurituak bere kabuz atera dira, eta gero, ospitalera eraman dituzte.