Gizartea -
Lan-ezbeharrak
Langile bat larri zauritu da pieza batek azpian harrapatuta, Legazpin
48 urteko behargina Baleike S.L. galdaragintza enpresan ari zen lanean eta Donostiako Ospitalera eraman dute helikopteroz.
Erredakzioa
48 urteko langile bat larri zauritu da Legazpiko (Gipuzkoa) galdaragintza enpresa batean metalezko pieza batek azpian harrapatuta eta Donostiako Ospitalera eraman dute helikopteroz.
Osalan Laneko Segurtasun eta Osasunerako Euskal Erakundeak jakitera eman duenez, ezbeharra 08:15ean gertatu da Baleike S.L. enpresan. Galdaragile eta muntaia lanak egiten zituen gizonari autobus baten sabaia erori zaio gainera, beste langile baten laguntzarekin pieza hori garraiatzen ari zenean.
Zauri larrien ondorioz, langilea Donostiako Ospitalera eraman dute helikopteroz berehala.
Baleike S.L. Legazpiko Urola kalean dago eta egitura metalikoak egiten dituen galdaragintza konpainia bat da.