Gizartea -

Emakumeen aurkako indarkeria

Gasteizen adingabeko bati sexu-erasoa egiteagatik atxilo dute

Biktimaren (14 urte) senideek ustez aurreko igandean atxilotuak (18 urte) egindako sexu-eraso bat salatu zuten.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

28 urteko gizonezko bat atxilotu zuten atzo Gasteizen, 14 urteko neska bati beste pertsonekin konpartitzen zuten pisuan sexu-erasoa egitea leporatuta; eta gaur espetxeratu egin dute.

Herrizaingo Sailaren arabera, biktimaren senideek ustez aurreko igandean izandako sexu-eraso bat salatu zuten. Dirudienez, orain dela asko hasi ziren abusuak.

Gertatutakoa jakin ondoren, Ertzaintzak salatua atxilotu zuen atzo, sexu-askatasunaren kontrako delitua egotzita. Arratsaldean, atxilotua Gasteizko Epaitegiaren aurrera eraman zuten, eta espetxeratuko zutela erabaki zuten.

Tratu txarrak jasan dituzten emakumeentzako arreta: 016

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea