Gizartea -

Nafarroa

Sute batek kalte handiak egin ditu Faltzesko etxebizitza batean

Ez da inor zauritu. Sua Jesusen Bihotza kaleko hiru solairuko etxebizitza batean piztu da, bart.

Suhiltzaile bat, etxebizitzaren barruan. Argazkia: Nafarroako Suhiltzaileak
Sutea Faltzesen. Argazkia: Nafarroako Suhiltzaileak
Suhiltzaile bat, etxebizitzaren barruan. Argazkia: Nafarroako Suhiltzaileak

EiTB.EUS

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Bart Faltzesko (Nafarroa) etxebizitza batean piztutako suteak kalte handiak egin ditu hiru solairuko eraikin batean, Nafarroako Gobernuak ohar batean jakinarazi duenez. Zorionez, ez da inor zauritu, etxea hutsik baitzegoen.

01:08 aldera, Jesusen Bihotza kaleko etxebizitza baten leihoetatik garrak ateratzen ari zirela eta inguruan ke handia zegoela ohartarazteko deia egin du bizilagun batek SOS Nafarroa zerbitzura.

Azkoiengo eta Tafallako suhiltzaileak bertaratu dira, eta etxea hutsik zegoela baieztatu dute. Bi pertsona bizi dira bertan, baina ez zekiten barruan zeuden ala ez.

Suak bigarren solairuko logela bat kiskali du, eta kalte txikiagoak egin ditu hirugarren solairura doan egurrezko eskaileran. Keak belztuta utzi ditu lehen eta hirugarren solairua eta fatxada.

Suhiltzaileek 02:00ak aldera hartu dute sua mendean, eta 03:20rako amatatu dute. Inguruko etxebizitzak ere hutsik zeudenez, ez dute inor atera behar izan.

Foruzaingoak ikerketa abiatu du sutea zerk eragin duen argitzeko.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nafarroa gaur Suteak Gizartea bideoak Eguneko albisteak Gaurko azken orduko albistea Etxebizitza gaur