Gizartea -
Istripua AP-68n
Arrigorriagako gizon bat hil da auto-istripuz, Errioxan
Ibilgailua errepidetik irten eta malda batean behera erori da Fuenmayorren. Autoan zihoan bidaiari bakarra bertan hil da.
Erredakzioa
Arrigorriagako (Bizkaia) 40 urteko gizonezko bat hil da gaur AP-68 autopistan izandako auto-istripu batean, Fuenmayorren (Errioxa).
Ezbeharra 11:30 aldera gertatu da autopistako 116. kilometroan, Errioxako larrialdi zerbitzuek jakitera eman dutenez.
Ibilgailuan pertsona bakarra zihoan errepidetik irten eta maldan behera erori denean, Guardia Zibilak zehaztu dutenez.
Anbulantzia bertaratu bada ere, osasun langileek ezin izan dute ezer egin gizona suspertzeko eta heriotza baieztatu besterik ez dute egin. Ondoren, Logroñoko auzitegi-medikuarenera eraman dute hilotza.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea