Gizartea -
Gurutze Gorriaren txostena
Auzo txiroenei arreta handiagoa jartzea, hondamendiak gutxitzeko gakoa
Lurrean hondamendiak saihesteko neurrietako bat udalak hobeto gobernatzea da, baztertzea eta klimaren aldaketa bizkortzea eragozteko.
Erredakzioa
Matthias Schmalek Gurutze Gorriko Nazioarteko Federazioaren (FCIR) idazkariordeak 2010eko Munduko Hondamendien Txostena aurkeztu du gaur Nairobin. Bertan jasotzen denez, "diru-sarrera txikiak eta ertainak dituzten 2.570 milioi herritarrek arrisku maila onartezinak dituzte".
Lurreko arriskuen artean, janari arina kontsumitzea, premia handiz urbanizatzea, udalak gaizki gobernatzeak, herriak gehiegi populatzea, osasun-zerbitzu eskasa izatea eta herri eta hirietan gero eta indarkeria larriagoa egotea daude.
Klima aldaketak ere hondamendien arriskua handitu dezake. Munduan ez da inoiz gaur egun beste herritar bizi gutxieneko osasun baldintzak ere betetzen ez dituzten auzoetan, eta txostenaren arabera, herritarren pobrezia eta hondamen arriskua oso lotuta daude.
Hondamendiak saihesteko neurrietako bat udalak hobeto gobernatzea da, baztertzea eta klimaren aldaketa bizkortzea eragozteko.
Gizarte zerbitzuak hobetzea eta nazioartea eta gobernuz kanpoko erakundeak (GKE) inplikatzea ere beharrezkotzat jotzen dute bertan, herri orekatuen eta oker kudeatutako herrien arteko aldea txikitzeko.
Gurutze Gorriko Nazioarteko Federazioaren eta Nazio Batuen Erakundeko ordezkariek adierazi dutenez, balizko hondamendien aurrean ondorioak murrizteko funtsezkoa da auzo txiroenetan bizi diren herritarrei arreta handiagoa jartzea.