Gizartea -

Menpekotasuna duten pertsonak

Jakiten, zaintzaileei laguntzeko doako telefonoa

EAEko zaintzaile ez profesionalak ez daude bakarrik. Bizitzen Fundazioa elkarteko psikologoek laguntza, aholkua edo, besterik gabe, elkarrizketa emango diete 900 100 356 telefonoan.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Bizitzen Fundazioak zaintzaile ez profesionalen bizi-kalitatea hobetzeko Jakiten doako telefono zerbitzua aurkeztu du Alzheimerraren Nazioarteko egunean.

EAEko zaintzaile ez profesionalak jada ez daude bakarrik. Bizitzen Fundazioko psikologoek laguntza, aholkua edo, besterik gabe, elkarrizketa emango diete 900 100 356 telefonoan. Izan ere, "gaixoa beste zaintzailea zaindu behar da", azpimarratu dute elkartekoek.

Telefono edo Internet bidez arreta ematen dute goizez, astelehenetik ostiralera.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea