Gizartea -

Diru-laguntza

Iparraldeko ikastolei 400.000 euro emango dizkie Jaurlaritzak

Seaska elkarteko ikastolekin elkarrizketak izan eta gero diru-laguntzak adostu dituztela baieztatu du Idoia Mendiak. Laguntzen murrizketa "gehiegizkoa" izan dela salatu du EAk.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Iparraldeko ikastolei datozen hiru urteetan 400.000 euroko diru-laguntza emango die Eusko Jaurlaritzak, kutxan "diru soberakina" baldin badago abenduan. Hezkuntza zentroek hasitako inbertsioak amaitzea nahi du Gasteizko Exekutiboak diru-laguntzekin.

Seaska elkarteko ikastolekin elkarrizketak izan eta gero diru-laguntzak adostu dituztela baieztatu du Idoia Mendia Eusko Jaurlaritzako bozeramaileak. Era berean, Iparraldeko agintariek laguntza eskatu dietela azaldu du Mendiak.

Diru-laguntzak ez zeuden aurrikusita aurtengo aurrekontuetan, baina azkenean hasitako egitasmoak bukatu ahal izateko bideratuko dituzte. Izan ere, aurreko Eusko Jaurlaritzak emandako diru-laguntzekin (1,1 milioi euro) proiektuak abian jarri zituzten ikastolek.

PPk akordioaren berri duela azaldu du bozeramaileak eta alderdi horrekin arazorik izango ez dela iragarri du. Gasteizko Exekutiboak oinarrizko akordio bat mantentzen du Alderdi Popularrarekin.

EA

Bestalde, Seaskako ikastolei emandako laguntzen murrizketa "gehiegizkoa" izan dela adierazi du Juanjo Agirrezbala EAko legebiltzarkideak.

Diru-laguntza "1,1 milioi eurotik 400.000 eurora" pasatzea "batere normala ez" dela salatu du Agirrezabalak komunikatu batean, euskara "krisiaren paganoa izan behar ez delako".

Laguntza horiek 2012an bukatuko direla iragarri du Idoia Mendia Jaurlaritzako bozermaileak, eta erabaki hori salatu du EAko legebiltzarkideak, euskarak "iraungitze-datarik ez duelako izan behar".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea