Gizartea -

Lasterketa

Gasteizek Minbiziaren aurkako III. Martxa hartuko du urriaren 8an

Antolatzaileek 2.250 parte-hartzaile biltzea espero dute. Lasterketan biltzen duten diru guztia gaixotasunaren ikerketara bideratuko dute.

Artxiboko irudia: EiTB
Artxiboko irudia: EiTB
Artxiboko irudia: EiTB

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gasteizek Minbiziaren aurkako III. Martxa hartuko du urriaren 8an. Antolatzaileek 2.250 parte-hartzaile biltzea espero dute, aurreko edizioan baino % 50 gehiago. Lasterketan biltzen duten diru guztia gaixotasunaren ikerketara bideratuko dute.

Arabako Minbiziaren Aurkako Elkarteak eta Vital Fundazioak lasterketa antolatu dute, herritarrak gaixotasunaren inguruan kontzientziatzeko eta sentsibilizatzeko.

Arabako AECCi lagundu nahi dioten guztiek parte hartu dezakete lasterketan. Minbizia duten pazienteei eta haien familiei lagundu, prebentzioa eta minbizia garaiz detektatzea eta ikerketa hobetu nahi dituzte antolatzaileek.

2.250 parte-hartzaile espero dituzte aurten (iaz 1.500 izan ziren). Korrikalariek sei kilometroko zirkuitua bete beharko dute. Martxa 11:30ean abiatuko da Arka plazatik Dato kalera, eta Arka plazan amaituko dute berriro, baina San Prudentzio kaletik. Aldez aurretik Armentiako San Prudentzio monumentutik pasa beharko dira.

Gainera, Plaza Berrian Zumba eta GBOX saioak eta produktu dastatzeak izango dira.

Martxako diru-bilketa minbizia ikertzeko proiektuetan erabiliko dute.

Izena ematea eta zenbakien banaketa

6 euroren truke izena emateko aukera izango dute herritarrek irailaren 11tik aurrera, El Corte Ingleseko kirol dendan (Jesus Guridi kalea, 1), urriaren 6ra arte. Hala ere, urriaren 7an ere (larunbata) izena emateko aukera izango da, 10.00etatik 14:00etara, toki berean. Bestalde, dagoeneko posible da izena ematea www.ticketsport.es webgunean, urriaren 4ra arte.

Zenbakien eta orotzaipenezko elastikoen banaketa denda-gunean egingo dute, nortasun agiria eta fotokopia edo ordainketa txartela aurkeztuta. Urriaren 5ean eta 6an jasoko dira, eta baita urriaren 7an ere, 10:00etatik 14:00etara.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Minbizia argazkiak Gasteiz albisteak Gaurko azken orduko albistea