Gizartea -
Trafiko Zuzendaritza
Harrapatzeen hausnarketa egitea esan die Trafikok EAEko adinekoei
Euskadiko Trafikoa Kudeatzeko Zentroa bisitatu ondoren, bideo bat erakutsi eta ezbehar horiek gutxitzeko neurrien inguruan galdetzeko.
Erredakzioa
Eusko Jaurlaritzako Trafiko Zuzendaritzak ekimen berri bat jarri du martxan gaur 65 urtetiko gorako pertsonak hausnarketa egitera bultzatzeko harrapatzeen arriskuaren, horren ondorioen eta horrelako istripuak saihesteko har ditzaketen babes-neurrien inguruan.
Horretarako, Euskadiko Trafikoa Kudeatzeko Zentrora joateko gonbidapena egingo die jubilatu elkarteei, Bilboko instalazio horiek bisitatu ondoren, bideo bat erakutsi eta ezbehar horiek gutxitzeko neurrien inguruan galdetzeko. Programa hau urte bukaera arte egingo dute, astean behin.
Bertara joan nahi duten elkarteek telefono hau izango dute erabilgarri euren datuak uzteko: 902 112 088.