Gizartea -

Gasteiz

Eraso homofobo bat salatu dute Gasteizen

Erasoa Andre Maria Zuriaren jaietan gertatu zen. Biktimari hainbat kolpe eman zizkioten aurpegian.

EITB.EUS

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gasteizko Andre Maria Zuriaren jaietan eraso homofobo bat izan zela jakinarazi du Transbollomarika Sareak. Biktimari hainbat kolpe eman zizkioten aurpegian.

Elkarteak azaldu duenez, uda honetan lau eraso homofo izan dira hirian. Hiru kasutan biktimek salaketa jarri dute eta Ertzaintzak edo Udaltzaingoak erasotzaileak identifikatu dituzte.

Eraso guztiak eremu berean gertatu direla azpimarratu dute, eraikin instituzionaletatik hurbil, eta, beraz, "kamerek, poliziek eta segurtasun agenteek erabat zaindutako zonaldean".

"Non daude udal zerbitzuak horrelako egoeratan? Zer nolako zaintza agindu eman dituzte eremu horretan? Zelan gerta daiteke eraikin instituzionalak biltzen dien lekutik horren gertu erasoak etengabeak izatea eta inork ezer ez egitea? Zertan ari dira?", galdetu dute.

Gasteizko Udalak ingurune horretan polizien zaintza areagotuko zuela iragarri bazuen ere, horrelakorik egin ez duela salatu du Sareak.

"Maritxuen askatasuna garrantzi gutxiko kontua da gure Udalarentzat, nahiz eta Nazioarteko Egun bakoitzean adierazpen instituzional egin eta egunero gure kaleetan bertan lapurtzen diguten eta erasotua den askatasun sexualaren aldeko ekimenak antolatzen badituzte ere", kritikatu du.

Transbollomarika Sareak horrelako erasoak salatzea oso garrantzitsua dela nabarmendu du eta eurekin harremanetan jartzeko aukera eskaini dute (633 309 563).

Horrez gain, erasoak salatzeko elkarretaratzea deitu dute asteazken honetan eta bertan parte hartzeko deia luzatu dute. Bilkura 20:00etan izango da, Andre Maria Zuriaren plazan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Gasteizko Udala Andre Maria Zuriaren Jaiak Gasteizen Gizartea Gasteiz Homofobia Gaurko azken ordukoa