Gizartea -

Ohitura utziz gero

Kannabisa kontsumitzearen kalteak itzulgarriak izan litezke

Psikiatria adituek adierazi dutenez, "kannabisak psikosia garatzeko arriskua aregotzen du, batez ere heldugabeko garunetan".

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ana Gonzalez-Pinto Euskadiko eta Nafarroako Psikiatria Elkarteko presidenteak koordinatutako ikerketa baten arabera, kannabisak garunean eragiten dituen kalteak hiru eta bost urte bitartean itzulgarriak izan litezke kontsumitzeari uzten bazaio.

Hondarribian antolatutako Euskadiko eta Nafarroako Psikiatria Elkartearen Urteroko IX. bileran, adituak "kannabisak psikosia garatzeko arriskua areagotzen du", esan du, "batez ere heldugabeko garunetan".

Gonzalez-Pintok azaldu du psikosiak eldarniozko ideiak eta aluzinazioak ezaugarri dituzten gaixotasun talde zabala direla, eta egunerokoari aurre egiteko zailtasun handiak eragiten dituela. Patologia hori biztanleriaren ehuneko bi eta lauaren arteko prebalentzia du.

Gonzalez-Pintok duela gutxi egindako beste ikerketa baten arabera, kannabisak garunean dituen kalteak hiru eta zortzi urte bitartean itzulgarriak izan daitezke. Ohitura uztea lortu duten gazteek denbora luzera hobetu egiten direla baieztatu dute; baina erretzen jarraitzen badute, garapen larria du.

Ahulak diren pertsonetan gaixotasunaren garapena azkartzen duela ohartarazi du eta kontsumituko ez balute gaixotuko ez liratekeela azaldu du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea