Gizartea -

Euskara Nafarroan

Martzillako alkatea: "Nik ez dakit euskaraz; beraz, 'good morning' guztioi"

Mario Farbo (UPN) euskara gutxiesten saiatu da eta Uxue Barkosek honela erantzun dio: "Alkate jauna, 'egun on' 'good morning' baino errazagoa da".

Mario Farbo Martzillako alkatea.
Mario Farbo Martzillako alkatea.
Martzillako alkatea: 'Nik ez dakit euskaraz; beraz, 'good morning' guztioi'

0:34

EITB.EUS

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ikasturte berriari hasiera emateko ekitaldian, Mario Farbo (UPN) Martzillako alkateak  uko egin zion "egun on" esateari, euskaraz ez dakielako: "Nik ez dakit euskaraz, beraz, 'good morning' guztioi".

Haren ostean Uxue Barkos Nafarroako presidenteak hartu zuen hitza eta agerian utzi zuen Martzillako alkatea: "Alkate jauna,  'egun on' esatea 'good morning' esatea baino errazagoa da, baita 'bonjour' baino errazagoa ere. Hala ere, animatu egiten zaituztet, gure bi hizkuntzetako bat baita, eta horrek elkartu egiten baikaitu".

Hemen duzue Jokin Castiella Geroa Baiko parlamentariak sare sozialetan argitaratutako bideoa:

 

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Euskara UPN Gaurko albisteak Nafarroan Uxue Barkos albisteak Eguneko albisteak