Gizartea -

Epaitegiaren sententzia

Telecincoren salaketa gaitzetsi eta Youtuberi arrazoia eman diote

Paolo Vasile Telecincoko kontseilari delegatuak Youtubekoak "lapurrak eta piratak" zirela esan zuen Fuencarraleko kateko edukiak publikatzeagatik.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Madrilgo merkataritza-arloko 7. epaitegiak Telecincok Youtube Interneteko bideo zerbitzuari jarritako salaketa gaitzetsi du. Telebista katearen ustez, bere edukiak Youtuben publikatzea jabetza intelektualaren kontrako ekintza zen.

Sententziaren arabera, salaketa Gestevisión Telecincok eta Telecinco Cinemak jarri zuten Youtuberen kontra. Horien ustez, multinacional horrek bere webgunean Telecincorenak ziren hainbat eduki publikatzean, Telecincoren jabetza intelektualaren kontrako urraketa egiten ari ziren eta, ondorioz, zenbatu daitezkeen kalte-galerak sortzen zituzten.

Paolo Vasile Telecincoko kontseilari delegatuak pirateria "top manta"rekin lotuta zegoela esan zuen 2005 urtean eta "orain gauzak aldatu egin dira, pirata berriak daude, Poliziak ez ditu jarraitzen eta hauen ekintzak ospatu egiten dituzte, baina lapurrak eta piratak dira, Youtuberen kasuan, adibidez".

Youtube: bitartekaritza zerbitzua

Sententzian irakur daitekeenez, baimena ez dago bitartekaritza zerbitzu baten erabilerarekin kontrajarrita eta ia ezinezkoa da erabiltzaileei eskaintzen zaizkien bideo guztiak kontrolatzea, izan ere, egun 500 milioi bideo daude.

Horrez gain, sententziak dio Youtubek bidegabeko edukiak atzemateko ezarritako sistema eraginkorra dela eta hori agerian geratu dela Telecincok web hjorretako eduki batzuk kendu nahi izan duenean.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea