Gizartea -
IMMIGRAZIOA
Europara iritsi nahi zuten 1.074 etorkin aurkitu dituzte Libiako uretan
Libiako kostazainek zortzi itsasontzi geldiarazi dituzte, barruan 1.074 migratzaile zeramatzatela. Afrikarrak eta arabiarrak dira guztiak.
Agentziak | Erredakzioa
Europara iritsi nahi zuten 1.074 migratzaile antzeman dituzte Libiako kostazainek, zortzi itsasontzitan ezkutatuta.
Ayub Qassem kostazainen bozeramaileak azaldu duenez, "Zawiya petrolio-findegiko zaindariek mila migratzaile baino gehiago aurkitu dituzte". Qassemek jakitera eman duenez, Arabiako Sabratha, Talil eta Wadi herrietako eta Sahara hegoaldeko herritarrak dira guztiak.
Uztailetik aurrera, Europara bidean Mediterraneoan barrena abiatu den migratzaile kopurua asko jaitsi da, talde armatuak Sabratha eta Zawiya eskualdeetara iritsi baitira.
2014 urtetik gaur egunera arte, 600.000 immigrantek gurutzatu dute Mediterraneoa, eta legez kanpoko immigrazioari aurre egiteko, hainbat neurri hartu ditu Europako Batasunak. Besteak beste, kostazainei formazioa eskaintzen zaie, halako kasuetan zer egin azaltzeko. Giza eskubideen babeserako taldeek gogor kritikatu dituzte neurri horiek.