Gizartea -
Istripua
Bi edukiontzi erre dira Bilboko Otxarkoaga auzoan
Otxarkoagako Garaizar kalean izan zen sutea, atzo, 23:30ak inguruan, Segurtasun sailak jakitera eman duenez.
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Bilboko Otxarkoaga auzoan bi edukiontzi erre ziren atzo iluntzean. Suteak ez du kalterik eragin inguruko eraikinetan eta ibilgailuetan. Ertzaintzak ikerketa zabaldu du, sua nola piztu den argitzeko.
23:30ak inguruan izan zen sutea, Garaizar kalean, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun jakinarazi duenez.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea