Gizartea -
Bilboko Udala
Ibilgailu elektrikoek TAOa ez ordaintzea aztertzen ari dira Bilbon
Udala "mugikortasun elektrikoa sustatzeko" aztertzen ari den neurrien artean dago aukera hori.
Agentziak | Erredakzioa
Alfonso Gil alkateordeak eta Mugikortasun koordinatzaileak gaur jakinarazi duenez.
Udala "mugikortasun elektrikoa sustatzeko" aztertzen ari den neurrien artean dago aukera hori.
Bilbon egunero ibilgailua erabiltzen duten enpresek eta langileek astebetez ibilgailu elektrikoak probatzeko kanpainaren barruan azaldu du aukera hori Gilek.
Bilbo "Europa eta mundu mailan mugikortasun elektrikoaren erreferente" izatea nahi dutela esan du Gilek. Ildo horretan, 2018an "enpresa elektriko nagusiak erakartzeko" lan egiten ari direla gaineratu du.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea