Gizartea -

Erasoa

Gizon bat atxilotu dute Sopelan, sexu abusua eta erasoa leporatuta

Ertzaintzaren hainbat agentek gizonezko bat atxilotu zuten igandean Sopelan, Bizkaiko udalerri horretako pub batean emakume bati ukituak egin eta aurpegian hainbat ukabilkada eman zizkiolakoan.

eitb.eus

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ertzaintzak 47 urteko gizonezko bat atxilotu zuen igandean Sopela Bizkaiko udalerrian, sexu abusua eta erasoa egitea eta gai estupefazienteekin trafikatzea leporatuta.

Erasoa igandean bertan izan zen, goizeko zazpi eta erdiak aldera: gizonezko batek Sopelako pub batean zegoen emakume baten kontra egin zuen, sexu ukituak egin eta hainbat ukabilkada jo zizkion eta tabernatik ihes egin zuen.

Biktimak erasoaren berri eman zien tabernako arduradunei, eta horiek Ertzaintzari deitu zioten, agenteak bertaratzeko. Hainbat lekukok susmagarria deskribatu zuten, eta handik denbora gutxira topatu zuen patruila batek, herri horretako beste taberna batean.

Poliziek gizonezkoa atxilotu eta arakatu zuten, eta 29 pilula, speeda izan litekeen gai baten sei poltsatxo eta bi haxix zati atzeman zizkioten, denak saltzeko prest.

Ebidentzia horien aurrean, atxilotu egin zuten, sexu abusua, erasoa eta droga trafikoa egotzita. Erasoaren biktima, bestalde, osasun zentro batera eraman zuten, aurpegian kolpeak baitzituen.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Tratu txarrak gaur Sopela albisteak