Gizartea -
Osakidetza
60.000 euroko isuna Osakidetzari, minbizi bat berandu antzemateagatik
Mamografiek bularreko tumore gaizto bat izan zitekeenaren irudiak erakutsi zituzten. Diagnostikoa orduan egin izan balitz, emakumeari biopsia egingo zioten.
Erredakzioa
60.000 euroko kalte-ordaina eman beharko dio Osakidetzak Getxoko 53 urteko emakume bati, minbizia bat diagnostikatzeko hiru hilabete behar izateagatik.
EAEko Auzitegi Nagusiaren administrazio-auzietarako aretoak Gasteizko epaitegiaren epaia berretsi du. Horren arabera,&' || 'nbsp; jokabide ''zabarra, zuhurtziagabea eta arduragabea'' erakutsi zuten, diagnostikoaegiterakoan ''atzerapen nabarmena'' izan baitzen.
Mamografiek bularreko tumore gaizto bat izan zitekeenaren irudiak erakutsi zituzten. Orduan diagnostikoa egin izan balitz, emakumeari biopsia egingo zioten.&' || 'nbsp;
Erradiologoak, gainera, ez zuen hurrengo azterketa handik sei hilabetera jarriko.