Gizartea -
Emakumeen kontrako indarkeria
Bikotekidea hil eta bere buruaz beste egiten saiatu da, Castellon
Biktimak, 33 urteko emakumea, "babesteko agindua" zeukan erasotzailearen kontra, jada ez zen harekin bizi eta 18 hilabeteko haurra zeukaten elkarrekin.
Erredakzioa
33 urteko emakume bat hil egin da Moncofa udalerrian (Castellon) jugularrean eta bihotzean jasotako sastada batzuren ondorioz. Ustez, sastada horiek bikotekideak eman dizkio, eta, ondoren, bere buruaz beste egiten saiatu da biktimaren etxebizitzako zabaltzatik salto eginez.
Bertoko iturrien arabera, emakumeak ustezko erasotzailearengandik "babesteko agindua" zeukan erasotzailearen kontra iragan abuztuko 26tik. Izan ere, egun hartan Guardia Zibilak atxilotu zuen bikotekidea, tratu txarrak eman izana egotzita, eta ordutik gizonezkoak ezin zuen emakumearengana hurbildu.
Bikotekideak ez ziren jada etxebizitza berberan bizi, baina 18 hilabeteko semea zuten elkarrekin. Haurra etxean zegoen erasoa gertatu den momentuan eta Castelloko Penyeta Rotja afdingabeak babesteko zentrora eraman dute senide gertukoenak bilatu arte.
Zabaltzatik salto egin izanaren ondorioz, ustezko erasotzaileak bi hankak eta aldaka apurtu ditu, eta SAMU zerbitzuko anbulantzia batek Vila-realeko La Plana Ospitalera eraman du. Han atxilotu du Polizia Judizialak eta bertan egongo da, zaintzapean,&' || 'nbsp; zauriak sendatu arte.