Gizartea -
TRAFIKOA
Motor-gidari bat hil da Berrizen
52 urteko durangar bat da hildakoa. Istripuaren lekuan artatu dute larrialdi-zerbitzuek, baina bertan hil da.
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Motor-gidari bat hil da, gaur arratsaldean, motoan zihoala lurrera erorita. BI-3321 errepidean izan da ezbeharra, Berriz parean, Segurtasun sailak jakitera eman duenez.
52 urteko durangar bat da hildakoa. Istripuaren lekuan artatu dute larrialdi-zerbitzuek, baina bertan hil da.
13:50ean izan da istripua, Elorrioko noranzkoan.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Zirkulazio Istripuak
Trafikoa
Gizartea albisteak
Bizkaizko trafiko telefonoa
Trafiko webkamerak
Albisteak Gaur
Eguneko albisteak
Berriz
Durangaldea azken ordukoa