Gizartea -

Heriotza

Iñaki Beristain zendu da, 70 urte zituela

Euskal Telebistan eta Euskadi Irratian ibilitakoa da. Minbiziak jota hil da, Arantzazun.

Mende erdia eman du Arantzazun Beristainek. Argazkia: EiTB
Mende erdia eman du Arantzazun Beristainek. Argazkia: EiTB

eitb.eus

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Iñaki Beristain Uzkudun fraide frantziskotarra hil da Arantzazun, Gipuzkoa, 70 urte zituela.

Mende erdia eman du Arantzazun, hara jo baitzuen ikasketak bukatu zituenean. Errezildarra zen jaiotzez, baina Zarautzen, Foruan eta Erriberrin ikasi zuen.

20 urterekin apaiztu zen, eta Arantzazu izan du ordutik bizitoki eta lantoki.

Euskal Telebistako "Egi bidean" saioa egin zuen frantziskotarrak 1988tik. 1983an, Euskadi Irratian, Pello Zabalarekin batera aritu zen Arantzazutik, mezarekin, igandero.

Ebanjelizazio arduraduna izan da Arantzazuko Frantziskotar Probintzian eta Estatu espainiarreko Ebanjelizazio Idazkaritzan. Probintziako kontseilari izan da oraintsu arte, eta Estatuko Santutegietako Batzarreko kide ere bai.

Halaber, meza-emaile eta bertako koruaren zuzendaria ere izan da Arantzazun.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Gipuzkoa Minbizia Oñati Gaurko azken orduko albistea ETB1 Irratia euskaraz