Gizartea -

Emakumeen aurkako indarkeria

Emakume bat hil du ustez bikotekide ohiak Cartagenan

Dirudienez, gazteak goiz honetan salaketa bat jarri du mehatxuengatik Guardia Zibilaren polizia-etxean, eta une horretan egilearen bila ari ziren agenteak.

Argazkia: EFE
Argazkia: EFE

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Emakume bat (20 urte ditu) hil du ustez bikotekide ohiak Canterasen, Cartageneran, astelehen honetan. Gazteak ordu batzuk lehenago salaketa bat jarri du mehatxuengatik, eta 22 urteko gaztearen bila ari zen Polizia, Guardia Zibilak jakitera eman duenez.

Ez zegoen urruntze agindurik, baina dirudienez, gazteak goiz honetan salaketa bat jarri du mehatxuengatik Guardia Zibilaren polizia-etxean, eta une horretan egilearen bila ari ziren agenteak.

Gertaerak 12:00ak aldera izan dira, Canterasen. Ustez gizonezkoak arma zuri batekin sastatu du bikotekide ohia, eta, lehen hipotesien arabera, genero-indarkeria kasua da.

112 larrialdietako zerbitzuek, 12:03an, bizilagun baten deia jaso dute, Lucena kaleko etxebizitza batean emakume batek arma zuriz egindako zauri bat zuela esanez. Bizilagunek ustezko egilea harrapatzea lortu dute; ezkutatuta zegoen, eta ihes egiten saiatu da, Cartagenako Udaletik jakitera eman dutenez.

Larrialdietako zerbitzuak bertaratu dira, baita Udaltzaingoaren eta Guardia Zibilaren hainbat patruila ere. Psikolo talde bat ere bertan izan da, biktimaren senideei laguntzeko. Medikuek ezin izan dute ezer egin gaztearen bizia salbatzeko.

Gaztea atxilotu egin dute, eta Cartagenako Guardia Zibilaren polizia-etxean dago, epailearen esku uzteko zain.

_________________________________

Tratu txarrak pairatzen badituzu edo kasuren bat ezagutzen baduzu, kontuan hartu gida honetako aholkuak edota deitu telefono hauetako batera: 900 840 111 (Euskadin) edo 016 (Estatu osoan); doakoak dira eta ez dute arrastorik uzten fakturan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Indarkeria matxista Espainia argazkiak Salaketak bideoak Gizartea Eguneko albisteak