Gizartea -
Epaiketaren zain
Behin-behinekoz aske, Bilbon seme-alabak bakarrik utzi zituen ama
Bestalde, atzerritarrez arduratzen den zerbitzuak espedientea ireki dio, ustez, agiririk ez duelako.
Erredakzioa
Epaileak behin-behinekoz aske utzi du (epaiketaren zain) aurreko asteburuan Bilboko ostatu bateko logela batean bakarrik utzi zituen hiru haurren ama, Ertzaintzaren arabera.
Bestalde, atzerritarrez arduratzen den zerbitzuak espedientea ireki dio, ustez, agiririk ez duelako.
Emakumea igande iluntzean atxilotu zuten, gaueko bederatzi eta erdietan, seme-alabak ostatu batean bakarrik uzteagatik bere bila zebiltzala jakin ondoren polizia-etxera joan zenean.
Larunbat arratsaldean, ostatuko arduradunak Ertzaintzari deitu zion gela batean hiru ume (11 urteko bat, 10eko beste bat eta urtebetekoa, azkena) bakarrik zeudela eta ama aurkitu ezinik zebiltzala jakinarazteko.
Hiru haurrak Bilboko Udaleko eta Bizkaiko Aldundiko gizarte zerbitzuen ardurapean geratu ziren.