Gizartea -
DROGAK
Emakume bat atxilotu dute Loiun 4,3 kilo kokaina maletan zituela
Merkatuan 250.000 euroko balioa dauka Guardia Zibilak konfiskatutako droga.
Agentziak | Erredakzioa
Guardia Zibilak emakume bat atxilotu zuen joan den astean Bilboko aireportuan 4,3 kilo kokaina maletan ezkutatua zituela, Espainiako Gobernuaren Ordezkaritzak gaur jakitera eman duenez.
Emakumea Sao Paulo (Brasil) hiritik zetorren, eta Madrilen eskala egin ostean, Bilbon gelditu zen; orduan, poliziek maleta miatu zioten.
Maletak konkor bat zuela antzeman zuten poliziek eta, azpian ezkutatuta, plastikozko bi xafla aurkitu zituzten. Xafla horietako bakoitzaren barruan hauts zuri antzeko bat aurkitu zuten. Analisien ostean, hauts zuri hori kokaina zela ondorioztatu zuten.
Maletak konkor bat zuen, eta azpian, ezkutatuta droga zegoen.
Merkatuan 250.000 euroko balioa duen 4,34 kilo kokaina atzeman du Poliziak.
Emakumea atxilotu zuten osasun publikoaren aurkako droga-trafiko delitua egotzita.