Gizartea -
Bilboko elizan
600 fededunek parte-hartzea eta jarraipena eskatu diote Icetari
Eskaera nagusienetako bat pastoral-kontseilua, elizbarrutiko kontseilua eta apaiz-kontseilua "erantzukidetasunaren adierazpen legitimo gisa" aintzat hartzea eskatu dute.
Erredakzioa
Bilboko elizbarrutiko 600 apaiz, erlijioso eta eliztarrek baino gehiagok Bizkaiko elizan parte-hartzea eta "jarraipena" bermatzea eskatu diote apezpiku hautetsiari, Mario Icetari, haien laguntza izan nahi badu.
Apezpiku berriaren hautaketan bertako elizaren parte-hartzea izatea eskatu zion taldeak Aita Santuak Espainian duen nuntzioari. "Elizaren bizitzan parte hartzeko eskubidea eta beharra duten kide helduak eta arduradunak garenoi errespetu gutxi (taldearen ustez) erakutsi zien erantzun batekin" atzera bota zuten proposamena.
Orain, Icetak lanpostua hartzeko hamaika egun baino lehen, gutun bat bidali diote apezpiku berriari. Bertan, apezpikuaren izendapena eta gero "bertako elizaren linea pastorala eta elizaren bidea aldatzen jarraitu" nahi badu, prelatuarekin lan egingo ez dutela esan diote. "Aldaketa hori diozesiak jakin gabe egingo luke, eta gure laguntzarekin ezta gure isiltasunarekin ere barneratu ezin daitekeen neurriz gaineko esku-hartze bat izango da", adierazi diote.
Talde horrek Icetari egindako eskariak bost puntutan zehaztu ditu. Lehenengoan, bikario ezberdinak izendatzeko kontsulta "gardentasunarekin eta bi bozketa eginez egitea" eskatu diote.
Eskaera nagusienetako batean kontseilu pastoral, diozesiar eta presbiterioei dagokie; "erantzukidetasunaren mintzaira legitimoa", erabakiak martxan jartzerakoan "behar ez diren luzapenekin" ez egitea eta bere konfigurazioa eta hautaketa "benetan adierazgarria" izatea eskatu dute hauentzat.
"Jarraipenaren alde egitea" eskatu dute, ez norabidea erabat aldatzearen alde, analisi batzuen arabera aldaketa hori egin bada ere", eta "emandako pauso horien arabera egindako sakoneko hausnarketa" bultzatzeko elizbarrutiko bilera egitea proposatu dute.
Halaber, talde horrek "apezpikuarekin eta haren gobernu taldearekin duten elkartasun faltari" ekin nahi diote; azken urteotan nabarmendu omen da.
Urriaren 11an Bilboko apezpiku izendatuko dute. Iceta Bilboko apezpiku eta Ignacio Munilla Donostiako prelatu izendatzea publikoki zalantzan jarri dute euskal diozesi hauen sektore garrantzitsuek. Bertan jaio arren, Bizkaiko eta Gipuzkoako elizen ordezkariak ez direla uste dute.