Gizartea -
Oiartzun
5 urteko ume bat helikopteroz erreskatatu dute Aiako Harrian erori ostean
Segurtasun Sailak azaldu duenez, buruan eta eskumuturrean hainbat zauri eta kontusio zituela erreskatatu dute umea. Ondorioz, Donostiako Ospitalera eraman dute.
Agentziak | Erredakzioa
Ertzaintzak 5 urteko ume bat helikopteroz erreskatatu du igande arratsalde honetan, Oiartzunen (Gipuzkoa), Aiako Harrian erori ostean, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakitera eman duenez.
14:00ak aldera jazo da gertaera. Ordu horretan, larrialdi zerbitzuek dei bat jaso dute, adingabe bat erori dela esanez. Segurtasun Sailak azaldu duenez, buruan eta eskumuturrean hainbat zauri eta kontusio zituela erreskatatu dute umea.
Mutila eremu oso zail batean harrapatuta geratu da. Arrazoi horregatik, helikopteroz erreskatatu behar izan dute. Donostiako Suhiltzaileen heliportura joan ostean, anbulantzia batek Donostiako Ospitalera eraman du.