Gizartea -

Diru zuriketa

41 lagun atxilotu dituzte FARCen dirua zuritzeagatik

Kolonbiaren eta Espainiaren arteko operazioa izan da eta Madrilen egin dituzte atxiloketa gehienak.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

41 lagun atxilotu dituzte Espainian, gehienak Madrilen, Kolonbiako Indar Armatu Iraultzaileen (FARC) dirua zuritzea leporatuta. Nazioarteko polizia operazioa Espainiak eta Kolonbiak abiatu dute, baina Ekuadorrek ere parte hartu du, polizia iturrien arabera.

Operazioa atzo goizean hasi zen. Atxilotutakoetako batzuk FARCeko kideekin harremana dute eta, kasu batzuetan, Kolonbiara itzultzeko agindua zuten talde terroristarekin harremana izateko.

Dena den, iturri horien arabera, sare honek diru zuritzen zuen FARCekin zerikusia ez zuten ekintzen bidez. Espainian Madrilen atxilotu dituzte gehienak, baina beste hainbat hiritan ere izan dira atxiloketak.

Auzitegi Nazionala

20 atxilotu inguru Auzitegi Nazionalera eramango dituzte, eta besteek atxilotu dituzten probintzietako epaitegietan deklaratuko dute.

Operazioak ez du Askapeneko kideen atxiloketekin zerikusirik, Latinoamerikako gerrilari talde batzuekin (FARCekin, besteak beste) harremana izatea leporatu badiete ere.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea